Garaik azaldu du, lehen edizioaren ostean, Winnipeg ontzian joandako zenbait euskaldunen ondorengoak, jarri zirela elkartearekin harremanetan eta haiei esker liburua "aberastuagoa" dela. Bigarren edizioak 64 orrialde gehiago ditu, eta gainera, bidaiarien 500 argazki jaso dituzte. "Zerrenda ere eguneratu dugu. Adibidez, lehen edizioan, 700 lagun nongoak ziren esaten genuen; orain, 2.000 daude. Liburua asko aberastu da".
Liburuaz aparte, Los 2.000 del Winnipeg itsasontziko egunkarietako artxiboko dokumentuetan oinarritutako olioz eta teknika mistoz olioz eta teknika mistoz eginiko 26 artelanen erakusketa ere izango da ikusgai. Erakusketaren egilea Cecilia Zabaleta artista bisuala da, Bermeoko bidaiari baten iloba.
Erakusketa abuztuaren 26tik irailaren 7ra Valparaisoko Udal Arte Galerian egongo da ikusgai, eta ondoren, irailaren 12tik urtarrilaren 20ra, Txileko Santiago Unibertsitateko Etxe Nagusian.