Mojategin egingo den inbertsioa, guztira, 1.111.175,40 eurokoa izango da; atletismoko pistako lanen aurrekontua 749.572,59 eurokoa da eta argiteriako lanena 361.602,81 eurokoa, BEZa barne, bi kasuetan. Morrasek adierazi duenez "epe guztiak betetzen" ari dira, eta espero dute "argiztapen-sarea irailerako berriztuta egotea". Atletismo pistak berriz "udazkenera arte" itxaron beharko du.