Aurtengoa berezia izatea nahi zuten kontseilukoek, eta antolatu duten ekintza horietako bat da irailaren 28an egingo duten kapeladun desfile-poteoa. Horretarako, hasiak dira dagoeneko kapelak sortzeko tailerra egiten. Aurreneko tailerrean dozena bat lagun elkartu badira ere, irailean jende gehiago elkartzea espero dute jaso duten eskariengatik.
Aste honetan, beraz, tailerrak egiten jarraituko dute, eta abuztuko etenaldiaren ostean, irailaren 23tik 26ra bitartean jarraituko dute kapelak sortzeko tailerra egiten.