Mondragoneko azken kongresua izan du lehendakaritzat Ucinek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 17a, 15:11

Bilboko Euskalduna Jauregian egin du Mondragon Korporazioak 2024ko kongresua, eta besteak beste, organo korporatiboek –Batzorde Iraunkorrak eta Kontseilu Orokorrak– egindako kudeaketa aurkeztu dute Leire Mugerzak eta Iñigo Ucinek, bi organoetako lehendakariek, hurrenez hurren.

Iñigo Ucinek Mondragoneko azken kongresua izan du lehendakaritzat, zortzi urteren ondoren erretiroa hartuko baitu hilabete honen amaieran. Pello Rodriguez Zabaletak (Urretxu, Gipuzkoa, 1975) hartuko du bere lekukoa, abuztuaren 1etik aurrera. "Esperientzia handia du industriaren eta kudeaketaren arloan; bere ibilbidean beti erakutsi izan du konpromiso sendoa duela kooperatibarekin, berrikuntzaren aldeko beharrezko apustuarekin eta negozioen lehiakortasunarekin", azaldu dute ohar batean.

Hain justu, Goi Mailako Industria Ingeniaritzan lizentziatua da, Danobat taldean aritu da lanean 2000. urteaz geroztik, eta zuzendaritza nagusian sartu zen 2013an. Mondragoneko lehendakariordea eta Ekipo Ondasunen dibisioko zuzendari nagusia izan da, berriz, 2015etik; baita Kontseilu Orokorreko eta Industria Kontseiluko partaidea ere.

Datozen urteetarako bide orria

2025-2028 aldiko Politika Sozioenpresariala ere aurkeztu du Mondragonek gaurkoan, "kooperatiba guztientzako nolabaiteko jarduera esparru orokorra". "Bide orri horretan, honako hauek definitzen dira erronkari erantzuteko: ikuspegi bat –lankidetzaren indarraren bidez gizartea eraldatzen duten pertsonekin munduko erreferente kooperatiboa izatea–; erronka bat –lidergo posizioak lortzea, lehiakorragoak, kooperatiboagoak eta aldaketetan arinagoak izan eta gizartea eraldatzeko funtsezko eragile izateko; eta lau ardatz estrategiko –konpromisoa eta identitate kooperatiboa; etorkizuna daukaten negozioak; irekitasuna eta inpaktu soziala; eta elkarren arteko lankidetza–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak