ZAKU BETE KONTU

Hirugarren Mondra&Roll jaialdia hasteko gertu

Aitziber Aranburuzabala Juldain

Bi egunekoa egin zuten lehenengo aldian, eta egun bat gehitu zioten iaz, Manu Chao eta Eire taldea gonbidatuta domekarako. Pauso bat gehiago eman nahi izan dute antolatzaileek hirugarrenarekin, eta, azpiegiturak baliatuta, Egurhotza musika urbano jaialdia egingo dute gaur, eguena, agertoki berean.

Bihar eta etzi punk, rock eta oi! doinuak izango dira Monterron parkean protagonista; bada, jaialdiko antolatzaile taldeko Iker Arroniz eta taularen gainean izango den Arrasateko Kontralde taldeko abeslari Oxel Arriaran gonbidatu dituzte Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saiora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak