Etxepe, Tatta&Denso eta Mutiko debagoiendarrak izango dira Egurhotza jaialdian, baita J Martina, Judeline eta Ebano ere. Sarrerak salgai daude sarean erosiz gero, musikaze.net atarian, 25 eurotan. Leihatilan, berriz, 40 eurotan izango dira salgai.
Leku zoragarrian, muntaketa lan zaila
"Iaz egin genuen saiakera Manu Chaoren kontzertuarekin. Kasu horretan, igandean izan zenez lau egun eta erdi behar izan genuen muntaketa osoa egiteko. Aurten, berriz, hiru egun eta erdi behar izan ditugu, eta, hirugarren urtez leku berean eginda, leku zoragarria da, ez da erraza, baina hartu diogu trukoa", adierazi du Iker Arronizek, Mondra&Roll jaialdiaren antolatzaileak.
Mondra&Roll jaialdiko emanaldiak:
Egubakoitza
- 18:20an, Larru Beltzak
- 19:15ean, Arene 6
- 20:10ean, Kaleko Urdangak
- 21:15ean, Brigade Loco
- 22:30ean, Madball
- 23:45ean, Sham 69
- 01:10ean, Roy Ellis
Zapatua
- 18:20an, Kontralde
- 19:15ean, The Chisel
- 20:15ean, Bad Nerves
- 21:20an, High Vis
- 22:30ean, The Baboon Show
- 00:00etan, Cock Sparrer
- 01:35ean, Les Testarudes
Kartel buruak, bertakoak, kanpokoak, eta ska doinuak
Egubakoitzean eta zapatuan izango den jaialdian talde handiak igoko dira Monterrongo oholtzara, eta batzuk aurreko edizioetan aritutakoak diren arren, talde berrien eta bertakoen aldeko apustua ere egin dutela azaldu du Arronizek. "Cock Sparrer eta The Baboon Show taldeek errepikatu egingo dute jaialdi honetan; hauek dira kartel buruak, baina, badira bertako talde oso onak, eta, atzerritik datozen beste hiru talde berri ere: Bad Nerves, High Vis eta The Chiesel. Gasteiz Calling jaialdia antolatzetik gatoz eta han moduan ska soinuak sartu ditugu jaialdian; Les Testarudes Kataluniatik datorren talde berriaren modukoa edo Roy Ellis bezalakoa", adierazi du Iker Arronizek, Mondra&Roll jaialdiaren antolatzaileak.