EH Bilduk "konfiantza osoz" begiratzen dio etorkizunari

Goiatz Arana Begiristain 2024ko eka. 28a, 15:59

Hala adierazi du Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak, goizean ikasturte politikoa ixteko Arrasaten egindako ekitaldian. Koalizio subiranistako kargu publikoz bete da Kulturateko klaustroa.

"Aldaketa politikoa hemen" dela adierazi du, euren "estrategia fruituak ematen" ari dela,  eta "Euskal Herrian lan eta bizi direnen artean gero eta jende gehiagok babesten" duela EH Bilduren proiektu politikoa.

"Hauteskunde zikloa oso arrakastatsua izan" dela azaldu du, baina Euskal Herriaren ziklo elektorala ez dela oraindik bukatu, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan domeka honetan bozkatzen dutelako. Ildo horretatik, erronka bat eta amets bat jarri ditu mahai gainean: "Imajinatu zer litzatekeen ezkerreko diputatu abertzale bat Parisen egotea edo hiru euskaltzale Parisen egotea. Hori egin daiteke, eta hori da gure erronka".

Gaineratu du "politika konbentzionalak ezartzen dituen markoak gainditzeko bidean iraultza txikiak egin" dituztela eta "horiek etorkizunera begira oso inportanteak" direla: "Gobernu eta estatu bokazioa, gobernantza kolaboratiboen aldeko apustua edota hauteskunde-emaitzak irakurtzeko modua".

Datozen hilabete-urteetara begira, "egoera sozio-ekonomikoaren gaineko eztabaida, eztabaida zentrala izango" dela adierazi du, baita Euskal Herriaren nazio aitortzari dagokiona ere, eta "Euskal Herriaren nazio izaera errespetatzera" dei egin du.

Hurrengo ikasturtean

EH Bilduk datorren ikasturtean egingo duen kongresuari erreferentzia eginez bukatu du hitzartzea:  "Ohiko batzarra izango dela, baina ez-ohiko anbizioduna". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak