Ikus-entzunezkoaren protagonista Jesusi Etxebarria da, 50 urtez arrasatear askori musika irakatsi dien emakumea. Sail Ofizialeko epaimahaia Antonio Ariasek, Jorge Turrek eta Virginia Garcia del Pinok osatu dute eta horrela arrazoitu dute saria eman izana: "Sari hau aho batez eman diogu, zuzendarien begirada erneagatik eta entzuteko gaitasunagatik nabarmentzen den filma delako. Lortu dute, lehen planoa erabili gabe, umiltasun ariketa bat egitea, eta, bide batez, ikuslearengan arrastoa uzten duen istorio bat
kontatzea. Eta hori guztia egiteko modu onena erabili dute: estetika zinematografikoaren erabilera adierazgarriaren bidez, bisuala, soinuari dagokionez eta baita muntaketa lanagatik. Laburbilduz, sari hau ez diogu eman umorezko pelikula bat eman dezakeen lan bati; izan ere, maitasunezko lan bat da. Erabateko maitasuna duena".
Egileak "pozik" daude
Perlatako kide Jaione Martinezek aitortu du proiektuarekin hasi zirenean begiz jota zutela Dock Of The Bay jaialdia: "Lanean hasi ginenean buruan geneukan zerbait da; asko baloratzen dugun jaialdia da, eta jakinda musikarekin lotutako dokumental bat egin behar ge- nuela, bereziki egon nahi genuen festibal bat da. Aukeratuak ginela jakin genuenean asko poztu ginen". Hori dela eta, Martinezek dio "oso pozik" hartu zituztela sariak, eta nabarmendu du euren proiektuak kultur espazioetatik jasotako babesa.