BNI Euskadik hamarkada bat bete du eta ospatzeko egun osoko jardunaldia antolatu dute Garaia Parke Teknologikoan. Hitzartzeak izan dira protagonista goizeko lehen zatian eta eguerdi partean enpresen arteko billera txikiak izan dira, negozio-sareak handitzeko.
Gaur egun BNI Euskadiren barruan hogeita bat taldetan daude banatuta eta 600 enpresa baino gehiago daude enpresen sare horren barruan. Debagoienean ere bada taldea, BNI Aukera izenekoa eta hamasei kidek osatzen dute taldea. BNIren helburua enpresen arteko harremanak sortzea eta negozio-sare berriak eraikitzea da. Horretarako, BNI osatzen duten enpresen sareak elkarlanea egiten du lan, bakoitzak dituen helburuak lortzeko.
Etorkizuneko zeintzuk diren ere plazaratu dituzte, eta, 2029rako 600 enpresa izatetik 1000 enpresa izateko helburua finkatu dute. Bestetik, arlo ekonomikoan hamar urtetan 200 milioi euro baino gehiagoko mozkinak izan dituzte BNI Euskadin, baina hurrengo bost urteetarako jarri duten helburua are anbiziotsuagoa da; urtean 80 milioi euroko mozkinak izateko helburua jarri dute.