Topaketaren helburu nagusia tresna kooperatiboari buruz hausnartzea izan zen, "alternatiba ekonomiko sozial eraldatzaile antiarrazista eta feministan oinarrituz". Horrela, pertsona migratuei, komunitateari eta emakumeei esperientzia kooperatibo batzuk hurbiltzea izan zen beste helburu bat. Horretarako Kataluniako hainbat esperientzia partekatu zituzten Kulturaten: Luz Elena Ramirezek Migress (Associació migració i economia social i solidaria) elkartearen berri eman du; Abigael Mazizak Abarka kooperatibako errealitatea ezagutarazi zuen; Amelia Camposek Mes que cures elkartearen berri eman zuen; eta jardunaldiari ginga Beatriz Egizabal clown-ak jarri dzion, bere clowndorio-ekin.
Parte-hartzaileek azaldu zutenez, ezinbestekoa da "esperientziak partekatzea eta saretzea". Horregatik, Euskal Herriko herri ezberdinetan egin zituzten topaketak, eta Arrasaten bukaera eman zioten bira txiki honi.