Egin barik geratu zen Ain_1-en agur kontzertua

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko eka. 13a, 15:44

Arrasateko gaztetxeko taularen gainean izango da Arrasateko musika taldea, bihar, egubakoitza, 20:00etan.

Bilgune feministak proposatuta Iraitz Agirrek eta Ainara Kortabarriak kontzertua egin zuten 2007an, eta ekimen hori izan zen Ain_1 taldearen abiapuntua. Ibilbidean kide berriak batuta, hiru disko argitaratu zituzten, eta 2020an erabaki zuten taldeari agur esatea.

Arrasateko gaztetxean bihar, egubakoitza

Bergarako Seminarixoan egin zuten iragarritako agur kontzertuetako bat, eta Arrasaten egitekoak ziren segidan azkena, baina pandemiak eraginda bertan behera geratu zen. "Arantzatxoa barruan geratu zitzaigun bai guri eta baita gaztetxekoei ere, eta orain dela gutxi kontzertu hori egiteko proposamena egin zigutenean pozik eman genuen baiezkoa", azaldu du Ainara Kortabarriak.

Boskote formatuan igoko dira gaur taularen gainera: "Iraitz Agirre –ahotsa eta gitarra–, Ainara Kortabarria –ahotsa eta gitarra–, Maialen Madariaga kaxoiarekin, Amaia Pavon biolinarekin eta Itxaso Navaridas dantzaria. "Gozatzera goaz eta publikoak ere gozatzea gurako genuke; zatoz, bada, gurekin dantzan egitera eta kantatzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak