"Trena kooperatiboari buruz hausnartu, eta feminista eta arrazakeriaren aurkako izango den alternatiba lantzeko asmoa duen topaketa ibiltaria da. Kataluniako kooperatiba adibide batzuk ezagutzeko aukera izango dugu zapatuan Kulturaten egingo dugun ekitaldian. Interesa duten guztiondako dago zabalik; animatu eta eman izena", azaldu du antolatzaile taldeko kide den Arianne Kareagak Arrasate Irratiko gaurko, martitzena, Zaku bete kontu saioan.