"Europa urruti dagoela esan arren, han hartzen diren erabakiak, gure eguneroko bizitza baldintzatzen dute. Arrazoi asko daude bozkatzera joateko, eta, une hau larrialdi momentu batean gaude, arrazoi eznberdinengatik. Ultraeskuina puztuta dago, eta ezetz esan behar diogu; harresi bat izan behar gara, eta gu gara, Euskal Herria Bildu da, harresi horren bermea emango duena. Beste aldetik, politika austerizidak, errekorteak berriro… badaude halako ahotsak eta hortik ez da ezer onik etorriko. 2008ko krisian ikasi genuen langilegoak ordaintzen dituela ondorioak, eta hori gelditu behar dugu".
"Nahi dugun Europari baietz"
Euskal Herria Europan presente egon behar dela ere azpimarratu nahi izan zuen Aizpuruak, gerra guztiei ere ezetz esaten diola EH Bilduk nabarmenduz. "Katalanekin, Galegoekin… goaz eskutik Europatik ezarri nahi den, eta nahi ez dugun Europa horri, nahi dugun Europa horri baietz esateko".
Solasaldi girotua
Solasaldi girotuan antolatutako ekitaldian gonbidatuen hitzartzeaz gain, eskuorriekin eta bozka paperekin informazio gune bat izan da, eta amaitzeko, Chicasbeat binilo jartzailearen musikarekin lagunduta, mokadutxo bateaz itxiera emango diore kanpainari.