ALBISTEAK

Aldaketa klimatikoari aurre egiteko proposamenak egin ditu EAJk, Arrasaten

Imanol Beloki Unamuno 2024ko eka. 6a, 17:56

Europako Parlamentuko hauteskundeetara begira, gaur eguena, EAJk ekitaldia egin du Arrasaten, Biteri plazan. Bertan, Aitana Agirrek Europako Parlamentuko hauteskundeetarako EAJren hautagaiak agerraldia egin du, alderdikideekin batera. Aldaketa klimatikoaren gainean, EAJk errealitatean sinisten duela eta Europak aldaketa klimatikoaren kontrako lidergoa berreskuratzea nahi duela azpimarratu zuen. Horretarako, hainbat proposamen dituztela adieraziz.

Aitana Agirrek Europako Parlamentuko hauteskundeetarako EAJren hautagaia babesten, Ander Garay, Arrasateko EAJko bozeramailea, Mikel Lete Bergarako EAJren udal bozeramailea, Elena Lete eta Aitor Urrutia EAJko legebiltzarkideak izan ziren, beste hainbat alderdikiderekin batera.

"Gero eta ohikoagoak dira desastre eta fenomeno naturalak; bero boladak gehiago ditugu, uholdeak…, eta guzti honek izateko arrazoi bat du, gizakia da. Beste aldetik dugun arazoa, gehiago daudelako fake news-ak, eta negazionistak sortu direla azken urteotan. Guk, EAJn, errealitatean sinisten dugu, eta, Europak aldaketa klimatikoaren lidergoa berreskuratzea eta bertan jarraitzea nahi dugu, eta, horretarako gure errealitatea kontuan hartu behar dela uste dugu", adierazi zuen Aitana Agirrek, Europako Parlamentuko hauteskundeetarako EAJren hautagaiak.

Egindako neurri eta proposamenak

"Lehenik, energia alternatibo eta berriztagarrien inguruko inbertsioak bultzatu nahi ditugu, hauek izango direlako etorkizuneko energia iturriak. Horretarako, bereziki, erregai fosilekiko menpekotasun handia duten sektoreekin egin nahi dugu lan, betiere, beraien beharrak kontuan izateko. Bigarrenik, hidrogenoaren euskal korridorea bultzatu nahi dugu, izan ere, honek garrantzia handia izango du Euskadiren autonomia energetikoari dagokionean. Eta, energia hau posible egiten dutenekin sinergiak bultzatu nahi ditugu. Azkenean, jabe energetikoen inbertsioak egiteko eskatuko diogu Europar Batasunari. Eta, azkenik, energia teknologia berritzaileen inbertsioak egiteko eskatuko diogu Europar Batasunari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak