Arrasateko Udaleko Kultura saileko teknikari Karmelo Alberdi gonbidatu dute gaurko, eguaztena, Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saiora eta harekin jardun dute Udalak datozen egun eta asteetarako prestatutako kultura eskaintzaren inguruan.
Urteetan egin izan dituzte Amaia antzokiko hall-ean Americana eta folk estiloa oinarri duten kontzertuak, baina gaur egun ez da posible antzokiaren konponketa lanak egin bitartean segurtasuna bermatzeko jarritako murrizketa eta bestelako segurtasun neurriek bultzatuta. Bada musika estilo horren eskaintzarekin jarraitu asmotan, Monterroen egitea erabaki dute Udaleko kultura arduradunek eta zapaturako proposatu dute Eilen Jewel amerikarrararen emanaldia, 19:30ean –eguraldi txarra eginez gero, Amaia antzokian izango da–.
Arrasateko Udaleko Kultura saileko teknikari Karmelo Alberdi gonbidatu dute gaurko, eguaztena, Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saiora eta harekin jardun dute Udalak datozen egun eta asteetarako prestatutako kultura eskaintzaren inguruan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.