Gelan ikasitakoa Amaia antzokian erakusteko gertu

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko eka. 4a, 12:50

Orain dela lau urte abiatu zuten Doke Antzerki Eskola eta Arrasatekoak gainera, Debagoieneko beste herrietako gazteak ere ari dira antzerkigintzan trebatzen. Amaia antzokian erakutsiko dute gaur, martitzena, ikasturtean egin duten lanaren fruitua. Bi lan taularatuko dituzte: Ozeko aztia izenekoa 17:30ean eta Zarata handia ezertarako ez antzezlana 18:30ean.

Taularen gainean izango diren Unai Gorostiaga eta Lua Otadui eta euren irakasle Maider Alzelai izan dira Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak