ALBISTEAK

Euskal kulturaren sustapena eta Palestinaren aitortza dira Sumarrek berbagai izan dituen gaiak

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mai. 28a, 15:30

Ekainaren 9an Europako hauteskundeak direla-eta Sumar alderdiaren ekitaldia izan da gaur, martitzena, Arrasaten. Ekitaldia Biterin izan za, eta, bertan batu dira Andeka Larrea, Arantza Gonzalez eta Juan Luis Merino, beste zenbait kiderekin batera.

Europako hauteskundeetara begira programan ezarri dituzten bi gai azpimarratu nahi izan dituzte ekitaldian, eta, euskal kultura izan da horietako bat. Hala azaldu du Andeka Larreak, Sumar-eko Euskadiko bozeramaileak: "Euskal kultura, euskara eta euskal nortasuna garrantzitsuak dira eta lekua behar dute Europan. Gure ondare kulturala defendatu nahi dugu, eta, hasieratik eskatu dugu Sumarretik euskara izatea hizkuntza ofiziala Europarlamentua, Bruselasen egotea; kongresuan ere hitz egitea eta egun hori errealitate bat da… Konprometituak egongo gara euskararen erabilera eta ofizialtasuna bultzatzeko Europarlamentuan".

Palestina berbagai

Arrasateko ekitaldian azpimarratu eta Europara eramango duten beste gai bat Palestinaren aurka gertatzen ari den sarraskiaren aurkakoa da. Martitzenean, Ministro Kontseiluak onartu du Palestinako Estatuaren onarpena eta bakea lortzeko bidean urrats handia den arren, ez dela nahikoa, eta urrats gehiago eman behar direla gaineratu du Larreak. "Palestina aitortzea lortu dugu, baina ez da nahikoa. Beste neurri batzuk esaktauko ditugu, besteak beste, Israelekin harreman diplomatikoak bukatzea, Europar Batasunak eta Israelek daukaten akordo ekonomikoa bertan behera uztea… Bakea bultzatzeko Europa ezin da konplize izan, Gazan gertatzen ari dena genozidio bat da, eta, gu giza eskubideen defentsan egongo gara beti", adierazi du Larreak.

Europan egotearen garrantzia

Europako hauteskundeen aurreikuspenari buruz galdetuta, bestalde, oso garrantzitsuak direla azpimarratu nahi izan du Larreak, Europan erabakitzen direlako gai garrantzitsuak. "Europar Parlamentuan hartzen diren erabakiak gakoak dira, garrantzitsuak dira Euskadirentzat. Han erabakitzen da Europar Politika Ekonomikoa, Nekazaritza eta Industria Politika…". Hori horrela, Sumar-ek bere proposamenak defendatzeko Europan izatea ezinbestekoa dela esanez amaitu zuen ekitaldia Andeka Larreak, Sumarreko Euskadiko bozeramaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak