Begisare elkartea, Arrasate Herri eskola, Ekin, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi, Arrasateko Nagusien kontseilua, Garagune eta AMS, Amerika elkartea eta Udala dira Aniztasun Astearen antolaketan parte hartu dutenak. Ipuin kontaketak, hitzaldiak, jolasak, ospakizunak, proiektuen aurkezpenak, azoka gastronomikoak… Horiek guztiak egingo dituzte, egiten duten lanaren erakusle.
Aniztasun Astearen egitaraua
- Maiatzaren 15ean, 11:30-13:30, jaialdi inklusiboa Musakolan, Arrasateko Nagusien Kontseiluaren eskutik
- Maiatzaren 17an, 18:00etan, ipuin kontaketa Kulturaten, Maider Alcelayren eskutik, Ekinek antolatuta
- Maiatzaren 23an, Gipuzkoako biztanleria migratuaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren egoerari buruzko truke hitzaldia, Ekinen eskutik
- Maiatzaren 24an, 14:30-16:30, Arimazubin, munduko jolasen lanketa eta jaialdia haurrekin eta familiekin, Arizmendi Ikastolaren eskutik
- Maiatzaren 25ean, Guk eiñ guk jan ekimena, Arrasate Herri Eskolaren eskutik
- Maiatzaren 25ean, 12:00etan, boxeoa ardatz hartuta, genero ikuspegia landuko dute, Erguingo gazte txokoan, Txatxilipurdiren eskutik
- Maiatzaren 27an, 11:30-13:00, Gure nortasuna proiektua aurkeztuko dute AMS eta Garagunek, Kulturaten
- Maiatzaren 30ean, kultura aniztasunaren jaia egingo dute Arizmendi Ikastolakoen, Santa Teresa gunean
- Ekainaren 1ean, egun osoan, Mugarik gabe ekintzak egingo ditu Amerika elkarteak, Biteri plazan: azoka gastronomikoa, ipuin eta poesia lehiaketa, musika latinoa...
- Ekainaren 1ean, 11:30-14:00, Begisare elkarteak informazio mahaia ipiniko du Biteri plazan, eta ikusmen murriztua nola bizi duten erakutsiko dute