Emakume Master Cup txapelketako kamisetak aurkeztu dituzte

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mai. 1a, 09:52

Astorek eta Emakume Master Cupek Arrasateko Zaldibar pilotalekua aukeratu dute 2024ko txapelketan erabiliko dituzten arropen aurkezpenerako. "Patroiak hobetuta, jokoaren mugikortasuna errazteko, Astorek kamiseta funtzional eta jasangarri bat aurkeztu du", azaldu dute.

Atzo, martitzena, egin zuten arropen aurkezpena, eta hainbat ordezkari izan ziren Zaldibar frontoian: Maider Morras Arrasateko alkatea; markako ordezkari Ane Aduriz eta Ainara Antxia; txapelketaren antolatzaileak eta pilotarietako batzuk: Alejandra Perez, Andrea Capellan, Miriam Arraiza, Miriam Arrillaga, Arrate Bergara, Leire Garai, Itxaso Erasun, Maddalen Etxegarai, Uxue Oses, Olatz Beitia eta Nora Mendizabal.

Kamisetak diseinu "uhintsu eta organikoa" duela azaldu zuten aurkezpenean. "Originala eta dibertigarria, zapaltzen dugun lurra eta lurzorua osatzen duten geruzak eta mugimenduak gogora ekartzen dituena, koloreen degradatuari esker, pertsonak osatzen dituzten geruzekin eta, nola ez, profesional horiek lehiaketa bati aurre egitean igarotzen dituzten fase mentalekin ere konparazio bat eginez", azpimarratu dute Aduriz eta Antxia diseinatzaileek. "Tonu fuksia eta urdina aukeratu dira frontoietan neurtuko diren ekipoak bereizteko".

Pilotariek, bestalde, zera nabarmendu dute: erosotasuna, plastikozko botilekin egina egotea, bere testura atsegina, transpiragarritasun handia eta, batez ere, bere diseinu berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak