Arrasateko kaleek panderoaren eta trikitiaren soinu banda izango dute zapatuan, herriko Trikitixa eskolak antolatu duen Debagoieneko Trikitixa Egunaren baitan. Jaialdi ibiltaria da, iaz Elgetan egin zuten eta Arrasateko eskolak hartu du lekukoa. Kalejirak, tailerrak eta bestelako gehiago prestatu dituztela kontatu du antolatzaile lanetan ari den Eneritz Urrutiak Arrasate Irratiko gaurko, martitzena, Zaku bete kontu saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.