Maider Larrañaga: "Ardo pila bat daude deskubritzeko oraindik"

Miren Arana Pagaldai 2024ko api. 20a, 15:43

Ibai Artek antolatuta lehenengoz ospatu zuten Ardo Eguna Arrasaten. Goizean dastaketa erraldoiarekin eman zioten hasiera, eta arratsaldean jarraitu zuten herriko hainbat tabernetan zehar egindako pintxo-pote girotuarekin.

Jon Andoni Rementeria eta Maider Larrañaga –Arrasateko Arteaga jatetxea– sommelierrek gidatu zuten Herriko Plazan egindako dastaketa erraldoia. Goizeko 11:30ean ekin zioten dastaketari eta ordu eta erdiz aritu ziren ardo desberdinak dastatzen, guztira zortzi ardo probatu zituzten, guztiak Euskal Herrikoak. "Euskal Herriko ardoak eskaini nahi genituen, baina ez guztiok ezagutzen ditugunak. Ardo pila bat daude deskubritzeko oraindik" zioen Maider Larrañagak. Hala, gerturatu diren herritarrek, Txakolin beltza, Arabako txakolina eta beste hainbeste dastatzeko aukera izan zuten.

Arratsaldean jarraituko zuen jaiak, herriko hainbat tabernetan –Iamai, Nahi, Irati, Kajoi, Itzala, Buenuena eta Ezkiña– egindako uztartze bereziarekin: tabernek ardo eta pintxo bereziak eskainiko zituzten.

Maider Larrañaga eta Jon Andoni Rementeria Arrasateko Ardo Egunean.

Balorazio positiboa

Eguneko balorazio "oso positiboa" egin dzuen Maider Larrañagak izan ere, Jon Andoni Rementeriarekin batera "oso gustura" ibili zela aitortu zuen, eta "asko disfrutatu" zuela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak