11:15ean abiatuko dira Kulturolatik kalejiran, eta dantza saioa egingo dute ondoren, Herriko Plazan. Arrasateko Udalaxpe txistulariak, gaiteroak eta Garinband taldeak, eskualdeko musikari gehiago eta Erraldoi eta Kilikien Konpartsa izango dituzte lagun.
Goizeko saioen ostean Kulturolan elkarrekin bazkaldu ondoren, erdiguneko kaleetan zehar ibiliko dira arratsaldean, Arrasateko Ttakun txalaparta elkarteko kideen konpainian.