Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeari elkartasuna adieraztea ere bazuen helburu hilaren 11ko saio bereziak. Harremaneko Andoni Uribetxeberriak erakundeak egun martxan dituen proiektuen nondik norakoak azaldu eta gogora ekarri zuen diru ekarpena egin nahi duenak bankuetan esku-orriak dituztela. Elkartasunerako deiaren ostean hasi zen kontzertua.
Honako egitaraua izan zuen emanaldiak:
-Agur Maria (Aita Madina)
-Ave Maris Stela (Diane Loomer)
-Kitolis (Luis Aranburu)
-Goizeko Izarra (Santesteban)
-Adagio (Zoltan Kodaly, biolontxeloa eta pianoa)
-Vespergesang (Adspice domine, F. Mendelsoohn)
-Umeak eta Ama (moldaketa, Karof)
-Ave Maria (moldaketa, Caccini)
-Haurtxoa seaskan (moldaketa, G.Olaizola)