ALBISTEAK

"Egonkortasunaren berme" izaten jarraitu gura dutela esan du Denis Itxasok Arrasaten

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko api. 5a, 14:30

Ekitaldia egin du alderdi sozialistak bailaran, Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainako lehen egunean. Arrasateko azokan egon da goizean Gipuzkoako zerrendaburua, Denis Itxaso, arrosak banatzen.

Arrasate Euskadiko birika industrialetako bat dela esan du Itxasok loreak banatzen hasi aurretik egindako adierazpenetan eta industriaren garrantzia azpimarratu du. Aldarrikatu du Idoia Mendia lehendakari ordearen eskutik egindako lanari esker dela langabezia tasa hemen Espainiako baxuena baina oraindik egiteko asko dagoela, esaterako banketxeei, Kutxabank eta Laboral Kutxa tartean, inbertsio gehiago egin ditzaketela industria gehiago errotu dadin.

Industriaz gain, trantsizio energetikoaren garrantzia ere aipatu du Ixasok. Apirilaren 21ean egingo diren Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, alderdi sozialistaren gidoia sozio-ekonomikoa dela esan du Gipuzkoako zerrendaburuak Jose Mari Arizmendiarrieta plazan, kezkak espazio horretan daudelako, eta eurek egonkortasuna defendatzen dutela.

Arrosak banatzeko ekitaldian, Denis Itxasok ondoan izan ditu, besteak beste, Gipuzkoako zerrendan hirugarren doan eta Antzuolako zinegotzi izandako Miren Gallastegi, Rafaela Romero arrasatearra eta bertan egun zinegotzi den Yoana Sanchez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak