Ander Murua pilotari arrasatearra Goñi memorialeko txapeldun

Gontzal Belategi Zubia 2024ko api. 5a, 13:09

Zumarragako Goñiren omenezko txapelketa irabazi du Ander Murua arrasatearrak, Bernaolarekin batera. 22-20 eskuratu zuten garaipena, final gogor eta estu batean.

Zumarragan jokatzen den Goñi memoriala irabazi du Ander Muruak, Mañariko Aingeru Bernaolarekin batera. Modu horretan, joan zen urtean irabazi ez izanaren arantzatxoa kentzea lortu du Soraluze taldeko pilotariak. Final estua jokatu zuten Igoak eta Garmendiak osatutako bikotearen aurka. Muruak eta Bernaolak abantaila hartu zuten partidaren hasieran, hein handi batean pilotari arrasatearraren lanari esker. Hala ere, Igoak eta Garmendiak ez zuten amore eman, eta distantzia murriztea lortu zuten. Azkenean 22 eta 20 gailendu ziren Murua eta Bernaola.

Denboraldian zehar etenik ez

Urte bikaina egiten dabil pilotari arrasatearra, baina oraindik ez du nahikoa. Aste honetan, Burgoseko San Kristobal taldearekin, Espainiako Errege Kopako partida jokatuko du. Horren ostean, Bergara hiria txapelketan lehiatuko da. Joan zen urteko edizioan txapela eskuratu zuen, eta aurten ere, Alduntzirekin batera, txapela eskuratzea du helburu.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak