FUKUYAMA

90eko hamarkadako moda

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko martxoaren 21a

1989an Reebook etxeak Pump izeneko zapatilak sortu zituen; lenguetan saskibaloi baloi itxurako botoia zuen, eta botoia sakatzean puztu egiten zen eta, horri esker, orkatila hobeto helduta ei zegoen. Garestiak izan arren, oso arrakastatsuak izan ziren nahiz eta ez zuten urte asko iraun.

Istorio horretatik abiatuta 90eko hamarkadako modari buruz jardun du oraingoan Eneko Barberenak Fukuyama podcastean; Arrasateko Amaia Albes diseinatzailea gonbidatu du solasaldira eta Maider Arregiren kolaborazioa ere izan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak