'Larramendi' eta 'Sorbeltzak' film laburrak Amaia antzokian ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko mar. 21a, 12:09

Iban del Campo zinema-zuzendariaren Sorbeltza izeneko azken lana eta Peryferyka ekoiztetxeko gazteek ekoiztutako Larramendi film laburrak pantaila handian ikusteko aukera izango da bihar, egubakoitza, Amaia antzokian, 19:00etan. Peryferyka ekoiztetxeko kide Daniel Nespereira, Ariana Nespereira eta Zihara Etxebarria izan dira Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioan.

Peryferyka ekoiztetxearen laugarren lana da Larramendi. "Arratsalde batez ilobarekin basora joan eta hura gabe itzultzen den gizonaren istorioa, zorotzat hartzen duten Martze- lo Larramendiren eta bere biloba Bixentaren istorioa kontatu dugu bihar estreinatuko dugun lanean. Kontakizun horrekin, denborari buruzko hausnarketa sakonera daramatzagu ikus-entzuleak; izan ere, denbora urrea da, berunak beste pisatzen hasten den arte", azaldu dute Peryferyka lantaldekoek.

Iban del Camporen Sorbeltza, lanak, berriz, hiru pertsona barruan dituela itsasoratzen den belaontzi bat du abiapuntu, eta insomnio sukartsu batez eta askatasunaren beharraz hitz egiten du. Hala, Erika Olaizola, Joseba Apaolaza eta Miren Gaztañaga dira film horretako protagonistak.

Emanaldia solasaldiarekin

Bi lanen egileak izango dira biharko emanaldian. Lanaren gaineko aurkezpen laburraren ostean eskainiko dute filma, eta ondoren, egileekin solasaldia egiteko aukera izango dute Amaia antzokira hurbiltzen direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak