Mugimendu feministaren helburu nagusia da emakumeen "lan indarra esplotatzen duen sistema heteropatriarkalari aurre egitea", zenbait esparrutan: "Etxean, enpleguan eta baita dohainik eta aitortu gabe egiten ditugun zaintza lanetan ere. Horrek zuzenean kondenatzen gaitu prekarietatera eta etengabeko zapalkuntzan bizitzera. Ezinbestekoa da dimentsio ezberdinetan egongo diren agenteak aktibatzea eta mugimendu feministetatik eta herri mugimenduetatik erantzun artikulatu bat eratzea".