Donostiako zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatu zen Arnasa betean dokumentala. New York edo Tokio moduko hirietan egindako jaialdietan ikusgai izan ostean dator Arrasatera Emakume Txokoaren eta Udaleko Kultura Sailaren ekimenez. Bihar izango da ikusgai, 19:30ean, Amaia antzokian. Euskal emakume zinegileen lana eta haiei egindako elkarrizketak jasotzen ditu dokumentalak. Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendi zuzendariak Arrasateko emanaldian izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.