Ikusmina piztu du 'Tortura Arrasaten, genero ikuspegitik' liburuaren aurkezpenak

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko ots. 15a, 15:32

Kulturateko areto nagusia bete egin zen Tortura Arrasaten, genero ikuspegitik lanaren aurkezpenerako eguaztenean. Arrasateko zortzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu Nekane Ayensak, Iñaki Barrutiak eta Juan Ramon Garaik sinatutako lanak.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak kaleratu du Tortura Arrasaten, genero ikuspegitik liburua. Nerea Ayensak jaso ditu testigantzak, eta Iñaki Barrutia psikologo klinikoak osatu du marko teorikoa. "Testigantza gogorrak dira. Torturaren kutsu sexista jasotzen duten lan gutxi daude, eta badago zer kontatu. Beste edozein herritan egin daiteke ariketa bera", dio Ayensak.

Xantaia emozionala, mendeku politikoa, indarkeria sexualak… denetik jaso dutela azaldu du Barrutiak. "Lekukotasuna eman duten emakume gehienek izan dute trauma osteko estresa: lo egiteko zein kontzentratzeko arazoak, oroitzapen errepikakorrak, beldurrak... baina nik erresilientzia nabarmenduko nuke: torturatik bizirik atera dira". Emaitzarekin pozik daudela esan du Intxorta 1937 Kultur Elkarteko Juan Ramon Garaik. "36ko gerran errepresaliatuak eta erailak izandako gure senideekin ez da oraindik justiziarik egin, eta geroko erresistenteekin ere ez da egin; ez da egia osoa ezagutzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak