Mondragon Unibertsitateko neskek aurkari gogora izan zuten maila nazionaleko hamabosgarren jardunaldian, lehen postuan dagoen Araski talde gasteiztarra izan baitzuten bisitari domekan, Iturripen. Laugarren postuan dago MU, eta lehen lau talde horien artean egon nahi dute, horrek lauko finalerako txartela emango liekeelako San Inazio, Ibaeta eta Araskirekin batera laukotea osatuta. Hala, liga amaierara arte hor egotea dute xede, lana gogotik egin beharko duten arren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.