'Fukuyama' podcastaren estreinako kapituluan, 'Fauna txiki bat bertso berritan' diskoa berbagai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko urt. 19a, 09:03

Erronka pertsonal moduan hartuta, atzo, eguena, estreinatu zuen Eneko Barberenak 90eko hamarkadan arreta jarrita sortu duen Fukuyama irratsaioa; hilean behingo maiztasuna izango du.

Aspalditik zuen Barberenak "80ko hamarkadari nostalgia dion Arrasateri buruz" asmo eta nahi bat, 90eko hamarkadan arreta jarrita. "Hamarkada ahaztua besteko aberatsa izan zen, nire ustez, eta, azkenean, urratsa egin dut, hainbat zertzelada batuta, 45 minutu iraungo duten hamar irratsaio egiteko. Txiste txiki bat da izena. Francis Fukuyama soziologoak historiaren bukaera iragarri zuen 1989an Berlingo Harresia erortzean; beraz, historiaren epilogoan bizi gara... Helburua zerbait arina egitea da, baina datu batzuk emanda", dio Barberenak.

Aitor eta Jon Sarasuaren diskoa

Aretxabaletako anaia bertsolariek 1995ean Elkar argitaletxearekin argitaratu zuten Fauna txiki bat bertso berritan diskoari buruz egin du estreinakoa. "Garai hartako belaunaldi baten eragina izan zuen lanak, eta oraindik badu oihartzuna. Aspaldiko lagun eta ibilbide luzeko bertsolari Manex Agirreren laguntzarekin, kantuz kantuko azterketa egin dugu solasaldi formatuan, eta, tartean, Ane Zuazubiskar Arrasateko bertsolariak eta aipatutako diskoa baino gazteagoa denak bere ikuspegia oparitu digu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak