Abian da, atzera ere, Familian Jolasean ekimena

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 14a, 19:44

Neguan ez da erraza umeek lasai jolasean egiteko aterpe atsegin eta epelak aurkitzea. Arrasaten hainbat urte dira Familian Jolasean ekimena martxan dutela, eta 2024ko programa abian da. Urtarrilaren 14an egin dute lehenengo saioa. 

Hainbat ume eta guraso gerturatu dira Okendoko ludotekara. Bertan zituzten zain bi hezitzaile. Askotariko espazioak ditu ludotekak eta guztiak izan dituzte zabalik. Bi orduko tartean nahi beste egin dute jolasean.

Udalak Txatxilipurdirekin elkarlanean antolatutako ekimena da Familian Jolasean. Martxoaren 31ra bitartean hamabi saio izango dira, guztiak 17:30etik 19:30era. Bi salbuespen kenduta, guztiak izango dira Okendoko ludotekan. salbuespenak dira otsaileko azken domeka eta martxokoa. Otsailaren 25ekoa Santa Marinan egingo dute martxoaren 31koa, Usaetxen.

Eta ez ahaztu; hurrengo hitzordua domekan izango da, urtarrilaren 21ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak