11:00etan batu dira Muxibarren eta Erguinetik bueltan, Usaetxe plazako zaharren egoitzan amaitu dute bidea. Ibilbidean zehar auzoan dituzten arazoak eta beharrak identifikatu dituzte, eta baita bestelakoez jardun ere. Hala, adierazi du Pili Iriartek, Arrasateko Nagusien Kontseiluko presidenteak: "Arrasateko Nagusien Kontseiluren 2023-2024 urteetako helburuen barruan, Arrasateko Udalarekin batera, zenbait gai ari gara lantzen; Arrasate lagunkoiagoa eta mugikortasun hobea duena eraikitzeko bidean. Gaur, esaterako Uribarrira etorri gara, auzo-altuak bertatik-bertara ezagutzeko. Auzo-alkatearekin izan gara, etxeetan auzotarrek dituzten beharrak ezagutu nahi ditugu, eta, guzti horiek elkarlanean landu nahi ditugu".
Ion Petreñas, Arrasateko Uribarriko auzo-alkatea "pozik" agertu da, Arrasateko Nagusien Kontseiluko kideen bisitarekin. "Arrasateko Nagusien Kontseiluko kideekin harremank hobetzeko, eta, identifikatuta dituzten beharrak eta eskaerak egin ahal izateko laguntza eman nahi diegu. Bide batez auzoa gehiago ezagutu dugu, eta, Uribarriko eliza ere ireki digute, bertako bitxikeriak kontatzeko…".
Hainbat eskaera
Besteak beste, desfibriladorren beharra dagoela adierazi du Pili Uribarrik; markesina bat, euri egunetan autobusa hartu behar duten auzotarrentzat… Horrekin batera, NANa izapidetzeko bulego bat jartzea ere ondo legokeela adierazi du; zerbitzu publikoa eta 24 ordukoa izango duen taxi zerbitzu bat… guzti horiek izan ditugu berbagai, besteak beste.