Artisauek zelan lan egiten duten ikustera, azokara

Xabier Urtzelai 2023ko abe. 15a, 11:37

Santamas egunean 35 artisau postu jarriko dituzte Jokin Zaitegin eta Biteri etorbidean. "Artisautza tradizionala sustatzea da helburua eta artisauek zelan lan egiten duten erakusteari balio handia ematen diogu", adierazi du Nekane Atxak. Horrekin batera, baina, Eskuartean artisau taldeak Gabonetako Azoka egingo du, bihartik hasita –Arrasate Irratian egindako elkarrizketa entzungai–. 

Santamas egunean, ohitura den moduan, herritarrek artisauok ofizio zaharretan ikusi ahal izango dituzte lanean. Hori da, hain zuzen, Santamas Komisiñoko kide Nekane Atxak nabarmendu duena. "Helburu nagusia artisautza tradizionala sustatzea da, eta uste dugu oso polita dela azokan herritarrei artisauek lan zelan egiten duten erakustea, azokari balio erantsia ematen dio horrek. Hain zuzen, artisauei eurei ere hori nabarmentzen diegu".

Hala, abenduaren 22ko goizean artisauen 35 postu jarriko dituzte Jokin Zaitegi plazan eta Biteri etorbidean, eta tartean egongo dira zeramikariak, eskupilota egileak, tailugileak, otarreak egiten dituztenak, makilekin lan egiten dutenak... Eta Arrasateko taillaginak ere bertan izango dira; berezitasun bezala, tailugile bat izango da, harria lantzen. "Harri handiekin zelan lan egiten duen erakusten ibiliko da. Aspaldi Arrasaten egondakoa dela esan digu, baina hamarkada pasatxoan ez da egon Arrasaten".

Artisautza eraldatzen

Urteekin artisautza bera ere eraldatzen doa, eta aldaketa horretara egokitu egin behar dutela nabarmendu du Atxak. "Artisautza tradizionalarekin batera, gaur egun bestelako artisautza egiten dute askok, eta produktu horiek ere lekua dute azokan. Esaterako, bitxigintzak

Eskuarteanekoen azoka

Bestalde, Eskuartean artisau taldeak Gabonetako Azoka egingo du abenduaren 16an, 17an, 23an eta 24an, Seber Altube plazan –16an eta 23an 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta 17 eta 24an, goizean bakarrik–. Guztira, 12-14 postuk jantziko dute azoka eta denetariko artisau-artikuluak egongo dira salgai. Gainera, artisau taldeko kideek hiru ikastaro prestatu dituzte euren lana gertuagotik ezagutzeko, eta zabalik dago izen-ematea: 688 85 92 28. Ikastaroak dira Eko makillajearen gainekoa (15 plaza), estanpazioa oihalean (5 plaza) eta estanpazioa hainbat oinarritan (10 plaza).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak