Hasiera batean bi emanaldi iragarri zituzten Arrasaten; 18:00etan eta 19:00etan. Berehala agortu ziren sarrera guztiak, eta atzo hirugarren emanaldi bat egitea adostu zuten. 20.00etan izango da, baina emanaldi horretarako sarrerak ere agortu egin dira.
Elorrioko Arriola antzokian emango dute hurrengo, urtarrilaren 18an.