Jon Ormaetxea: "Santamasetako krosean korrikalarien profila asko aldatu da"

Xabier Urtzelai 2023ko abe. 15a, 09:16

2022ko maiatzean egindako lasterketaren helmugako irudi bat –pandemiagatik atzeratutakoa–.

Domekan, Kuadrillen Arteko Santamas Krosak 45 urte beteko ditu. Bada, 1992a ezkero lasterketak izan duen bilakaeraren gainean egin du berba Arrasate Atletiko taldeko presidente Jon Ormaetxeak: "Lehen, parranda giroan etortzen zen jendea".

Santamas krosaren 45. edizioan izena Internet bidez emateko gaur da azken eguna, hilak 15, arrasateatletiko.com webgunearen bitartez –egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera–. Bada, aurten ere Arrasate Atletiko taldeko lagunak ibiliko dira lasterketa antolatzeko lanean. "Egutegian gorriz markatuta daukagun eguna da, bai klubeko atletek, eta baita guraso askok ere, lasterketa antolatzeko euren laguntza ere ezinbestekoa da eta. Egun polita da guretako, taldea egiten dugulako", adierazi dio GOIENAri Ormaetxeak.

Lau hamarkada pasatxo

Lasterketak izan duen bilakaeraren gainean galdetuta, Ormaetxeak garai bateko parranda giroa nabarmendu du. "Gaur egun, atleta izaera duten herritar gehiago etortzen dira. Garai batean, askok bezperako txikiteoan erabakitzen zuten krosera etortzea, bazkari bat egiteko bildotsa irabaziko zuten itxaropenarekin. Egun, berriz, urtean zehar korrika ibiltzen den jende asko etortzen da; bai, behintzat, aurrealdeko postuen borrokan ibiltzen diren haiek. Bilakaera handiena, baina, emakumezkoen parte-hartzean gertatu da; lehen, apenas egoten zen emakumezkorik, eta gaur egun, berriz, neska asko animatzen dira lasterketan esku hartzera. Eta horrekin batera, lehen ez genituen gaztetxoen lasterketak egiten".

Sei kilometroko proba

Lasterketa Arrasateko erdiguneko kaleetan egingo dute eta zirkuituari hiru itzuli eman beharko dizkiote. Lehenago, 11:00etan hasita, gaztetxoen lasterketak jokatuko dira. Hemen lasterketako ibilbidea:

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak