HEMEN DEBAGOIENA

60 urte sarrailagintzan lanean

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abe. 14a, 11:40

Arrasateko AGA enpresan sarrailetarako osagaiak egiten dituzte. Segurtasun maila ezberdinak dituzten sarrailetarako lan egiten dute, eta teknologiari begira ere aurrerapausoak egiten ari dira.

1963. urtean sortu zen AGA enpresa Arrasaten. Tailer txiki batean eman zituzten lehen pausoak, ondoren egun duten egoitzara mugitu arte. Sei hamarkada daramatzate sarrailetarako osagaiak egiten.

Hiru linea lantzen dituzte: oinarrizkoak, segurtasun handikoak eta pertsonen segurtasuna bermatzeko sarrailak. Honetarako mekanizazioan eta materialen deformazioan lan egiten dute; gainera, sarrailetarako behar diren osagai guztiak bertan egiten dituzte.

Teknologiari lotutako proiektuak ere badituzte, esaterako, etxebizitzetarako sarraila adimendunak egiten dituzte, mugikorretik kontrola daitezkeenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak