Arrasateko Haurren Kontseilutik sortutako Sekuoia! jolasa ezagutzen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko abe. 13a, 17:47

2020-2021 ikasturtean, pandemia betean, Arrasateko Haurren Kontseilutik abiatutako hausnarketetatik sortutako Sekuoia! jolasa ezagutzeko Okendoko ludotekan elkartu da GOIENA gazteria teknikari Blanca Jauregirekin, Arrasateko Udaleko Belaunaldi Arteko zinegotzi Gladys Fernandezekin eta jolasaren sortzaileetako bat den Itsaso Pagoagarekin.

Zelakoa izango zen herri bat izakien arteko elkarbizitza eta zaintza erdigunean jartzen dituena? Eta zelakoa izango zen gure harremana beste pertsona batzuekin? Eta animaliekin? Zelan konponduko genituzke elkarbizitza arazoak? Arrasateko Haurren Kontseiluak galdera horiek guztiak eta beste hainbat planteatu zituen 2020-2021 ikasturtean, pandemia garai betean. Galdera detonatzaile horietatik abiatuz, elkarbizitzaren eta zaintzaren inguruan hausnartzen lagunduko duen mahai joko baten sorrera abiatu zuten eta Sekuoia! jolasa da hazi horren emaitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak