Eguneko gaien eta albisteen kontaketa; Bailara Industrial Network Elkarteko presidenteorde Alaitz Osarekin elkarrizketa gaur, martitzena, Garaia Parke teknologikoan, 16:00etan hasita, egingo duten jardunaldiei buruz; Josemari Velez de Mendizabal historiazaleak egindako Hala dio argazkiak podcastaren seigarren kapitulua eskaini dute, ondoren Zarugaldeko arkuari buruz jardun du oraingoan. Kontu horiez gainera, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago gaurko FMko 107.7ko Zaku bete kontu irratsaioan entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.