HEMEN DEBAGOIENA

Atzerrian praktika ordainduak egiteko aukera, Global Training bekari esker

Aitor Agiriano Arrese 2023ko azaroaren 23a

Munich-erako bidean da Itziar Aierbe arrasatearra. Beka lortu berri du eta urtarrilean hasita 6 hilabete egongo da Alemaniako enpresa batean lanean. Gogotsu, ilusioz eta prest dago esperientzia berri hau bizitzeko. Josu Aranzabal arrasatearrak, berriz, barrutik ezagutzen du atzerrian lanean aritzeko esperientzia. Izan ere, Mexikoko enpresa batean izan zen bekari esker lanean. Esperientzia aberasgarria eta edonori gomendatzeko modukoa izan dela adierazi du Aranzabalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak