Maalako futbol zelaia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko aza. 21a, 18:16

1930 inguruko argazkia eskuetan hartuta egin du Josemari Velez de Mendizabalek Hala dio argazkiak podcastearen bosgarren atala. Ofizialki 1923ko ekainaren 24an, San Juan egunean, inauguratu zuten futbol zelaia eta estimatua izan zen inguruko eta kanpoko futbol taldeen artean.

Inaugurazioaren aurretik, baina, hainbat partidu jokatu zituzten, esaterako, Gasteizko Deportivo Alaves taldeak egin zuen lehen irteera Arrasatera izan zen, hain justu, Maalako futbol zelaira. Halako bitxikeriak eta gehiago, gaurko Hala dio argazkiak podcastean jasota.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak