Egileen "ilusioa", margolanetan islatuta

Mireia Bikuña 2023ko aza. 18a, 11:11

Arrasate Margo Taldeko hemezortzi kideren lanak daude ikusgai Kulturateko klaustroan. Teknika ezberdinak erabiliz, mota askotariko artelanak ipini dituzte herritarren aurrean. Abenduaren 15era arte egongo da zabalik.

Azken hilabetetan egindako lanak dira Arrasate Margo Taldeko kideek Kulturaten ipinitakoak. Akuarelak, olio lanak, akrilikoak.... Teknika ezberdinekin egindako margolanak dira. Batzuk, tamaina txikikoak. Beste batzuk, handiak.

Amaia Aranzabal, Marta Areizaga, Leire Arregi, Bea Arregi, Maribi Barreno, Roman Gonzalez, Jose Angel Iturbe, Arantza Juaristi, Ghislaine Jules-Gaston, Juanmari Lopez de Bergara, Blanca Martinez, Elixabet Mendia, Montse Roldan, Matilde Sainz, Mikel San Migel, Juan Carlos Stegmeier, Marga Zubia eta Jokin Rodriguez dira margolanak ikusgai ipini dituztenak.

Tano Rivas gogoan

Erakusketaren hasieran taldeko kide zen eta apirilean zendu zen Tano Rivasi omenaldia egin zioten. Haren lanekin egindako bideo bat proiektatu zuten, eta etxekoei lore-sorta eman zioten opari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak