Ozenki elkartearen Gala lirikorako sarrerak salgai daude

Aitor Agiriano Arrese 2023ko aza. 15a, 15:12

Umorez beteriko ekoizpen propio berria estreinatuko du azaroaren 26an, Amaia antzokian, 19:00etan, Ozenki elkarteak. Mozart Puccini eta Solozabal konpositoreen ariak errespetatuko ditu. Josean Garcia izango da zuzendari artistikoa, Arkaitz Mendoza musika zuzendaria eta Valen Monux eszenografiaz arduratuko da. 20 euroren trukean salgai daude jada sarrerak eta Ibai-arteren eskutik sarrerak eskuratzeko aukera ere bada azaroaren 20ra bitartean.

Una noche en el teatro de la comedia antzezlanak musikaren trama sartzen du antzerkiaren barruan, vodeviletik gertu dauden eszenekin eta antzerki lirikoko abeslari eta aktore nabarmenak izango dira Amaia antzokiko taula gainean: Gema Scadal, sopranoa; David Baños, tenorea eta Andres del Pino baritonoa arituko dira, hirurak nazioarte lehen mailako abeslariak. Horiekin batera baita Estibaliz Arroyo, Jon Imanol Etxabe, Ekaitz González
de Urretxu, Koldo Torres, José Ángel Otegi eta Aurora Telletxea, Sasibill konpainiako abeslari eta aktoreak.

Sarreak salgai

20 euroren trukean jarri dituzte sarreak salgai. Kutxabanken, Arrasate.eus webgunean edo ozenkielkartea@hotmail.es helbidera mezua bidalita eskuratu ahal izango dira. Berrikuntza gisa, Altuna lurrindegian ere eskuratu ahal izango dira emanaldiaz gozatzeko sarrera fisikoak. 

Ibai-arteren eskutik, Gala lirikora

Arrasateko merkatarien elkarteak ere bezeroen eskura jarri ditu operaz gozatzeko sarrerak. Izan ere, azaroaren 20ra bitartean 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditu bezeroen artean. Hala, zozketan parte hartu nahi duten bezeroek, azaroaren 14tik 20ra bitartean egindako erosketa-tiketari argazki bat atera eta 688734149 WhatsApp zenbakira bidali behar izango dute mezua. Ozenki elkartearen eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolatu du merkatarien elkarketak zozketa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak