Eguneko gaien kontaketa eta asteburuko ekitaldien gainbegiratua egin dute gaurko, astelehena Zaku bete kontu saioa hasteko, horien artean atzo izan zen Behobia-Donostia lasterketari tokia eginda Mireia Bikuña lankidearen eskutik; Gurasotasunaz hausnartzen podcastaren laugarren kapitulua eskaini dute ondoren. Kontu horiez gainera, Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda hitzordu proposamenak eta beste hainbat kontu FMko 107.7ko Zaku bete kontu saioan entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.