Arrasateko Zientzia Elkarteak Iragana Astintzen hitzaldi zikloaren XI. edizioa aurkeztu du. Hiru izenek bete dute aurtengo kartela, izan ere, laugarren hitzaldia urrian eman zuten ibaien garbiketaren inguruan. Hori horrela, azaroaren 15ean, Maria Teresa Telleria izango hitzaldia zuzenduko duena, Madrilgo lorategi botanikoko lehen emakume zuzendaria; 22an Juan Pedro Balenzuelak, bere liburua Descendiente del Fundador del Balneario aurkeztuko du, eta azkenik Matxin Ayestaran, Aranguren haranean egindako indusketetako zuzendariaren hitzaldia egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.