"Stade Hendayais elkarteak eraginda, kartelean data abuztuaren 30 irakurtzen den arren, iragarritako partidu hura irailaren 6an jokatu zen. Mondragones-i Ipar Euskal Herriko bi pilotarik lagundu zioten, biak eskuarki trinketean ari zirenak. Baigorriko Artze eta Sarako Inaziorekin osatu zen, Mariano Juaristi Atano III txapelduna eta Luziano Atano II anaiari aurre egin zion hirukotea. Anaiek irabazi zuten 25-12", kontatu du Velez de Mendizabalek.