Eguneko gaien kontaketa eta asteburuko ekitaldien gainbegiratuarekin ekin diote gaurko, astelehena, Zaku bete kontu saioari; Txatxilipurdi elkarteko kide Lander Juaristik gidatutako Gurasotasunaz hausnartzen podcastaren hirugarren kapituluari egin diote tokia ondoren. Kontu horiez gainera, Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda hitzordu proposamenak eta beste hainbat kontu FMko 107.7ko Zaku bete kontu saioan entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.