Autobiografiatik asko du Hedoi Etxartek orain dela bi urte idatzi zuen Sortaldekoak izeneko hirugarren poema liburuak. Iruñekoa da Etxarte, baina lotura "handia" du Arrasaterekin, bertakoa zuen-eta amama, Pilar Berezibar, hain justu, aipatutako liburuko ahots garrantsitsuenetako bat dena. Irati Topagunean egiten duten Arotz Letrak izeneko literatura zikloaren baitan aurkeztuko du bihar, eguaztena, 19:00etan. Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saiora gonbidatu dute gaur, martitzena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.