Irratsaio berria abiarazi dute gaur, astelehena, Arrasate Irratian: Zaku bete kontu. Eguneko gaien kontaketa eta asteburuko ekitaldien gainbegiratuarekin ekin diote ibilbideari; Txatxilipurdi elkarteko kide Lander Juaristirekin batu eta Gurasotasunaz hausnartzen izeneko atala estreinatu dute segidan. Kontu horiez gainera, Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda hitzordu proposamenak eta beste hainbat kontu FMko 107.7ko irratsaio berrian entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.